“Taupadaz taupada”. Deskargatu eta zabaldu!

2012/08/17 - 15:02
Taupaka

Kantu bat sortuz eman nahi izan diote jaiotza Taupakako kideek elkarteari. Zorrotzaurreko ZAWP espazioan Nasty Bilbaoko Hawa eta Maisharen eskutik burututako grabaketan, David Nanclaresen oinarri bat hartuta, talde ezberdinetako kideek beraien puzkatxoa jarri diote kantuari.

Horrela, Feos Pero Majos taldeko Ciro baxujoleak eta Solteko Tolok oinarriari sendotasun apur bat eman diote gitarra eta baxuaz. Ahotsetan, berriz, Siroka taldeko Mariak, 121Krew taldeko Endika eta Imanolek, Solte taldeko Txipik, Norte Apacheko Rayco eta Ibonek eta ZeinDaZein? taldeko Gorkak kantua borobildu dute.

Orain web orri honetan duzue abestia deskargagai, zuen txosnetan, tabernan edota etxeetan gustura entzun eta dantzatzeko. Bideoa ere osatu dute:




Zabaldu!

Zabaldu edukia sare sozialetan: Facebook | Twitter