“Fausto: Ciudadano ejemplar” antzerki obra estreinatu da. Antzerkia, bideoproiekzioak, musika elektronikoa eta rapa batzen dituen lan berritzaile honetan Taupakako bi partaide aritzen dira: Dj Cremosso (Patrol Destroyers) eta Endika lahaine (121krew).

C. Marlow-ren klasikoa abiapuntutzat hartuta eta Galder Perezek zuzenduta, musikarietaz aparte, lau aktore dira taula gainean: Mikel Losada, Myriam K, Diego Pérez eta Lander Otaola.

Ez galdu antzerki obra berezi hau ikusteko aukera!!!

Hauek dira hurrengo funtzioak:

Martzoak: 14,15,21,22,29  (22:00)  16,23,30 (20:00)
Lekua: Pabellón 6 (Zorrozaurre/Bilbo)
Prezioa: 15 euro
Sarrerak aldez aurretik: pabellon6.org